Txipa-belarra (Mentha aquatica L.) Europa osoan zehar, oso iparraldean dauden lekuetan izan ezik, hedatzen den Mentha generoko landarea da. 90 bat zentimetroko altueraraino hazten da, baina inguruan beste landare batzuk baldin badaude 1,5 metroraino hel daiteke. Menda usain oso argia du. Zurtoina askotan purpura kolorekoa da. Loreak txikiak dira, oso dentsoak, tubularrak eta kolore larrosa edo lila dute. Uztailetik irailera dago loraldian. Intsektuek polinizatzen dituzte, nahiz eta sustraiak moztuta ere birsor daitekeen.