Zorriak (Phthiraptera) 3.250 espezie inguru dituen intsektu ordena bat dira.[1]
Ugaztun eta hegaztien parasitoak dira, eta beren ile edo lumaian ezkutatu eta ezartzen diuzte arrautzak. Zorriaren arrautzak bartz izena du. Zorri espezieak ostalari zehatz bati moldatzen zaizkio, ostalari mota bakoitzak zorri mota bereziak dituelarik. Zenbai zorri animalia baten zonalde jakin batean bizitzeko moldatua da, gainera. Erran bezala, ia ugaztun eta hegazti espezie guztiei erasaten diete zorriek, baita gizakiei ere: buru-zorria (Pediculus humanus capiti), gorputz-zorria (P. humanus corporis) eta pubis-zorria (Phthirus pubis) kasu, gizakiaren parasito dira.[2]
Espeziearen arabera, zorrien elikagaia ostalariaren azala, lumak, gantz-glandulak edo odola izan daiteke. Arkakusoek ez bezala, zorriak ostalarian egiten du bere bizi-ziklo osoa: bertan jaio, elikatu eta ugaltzen da. Ez du hegan edo jauzi egiteko gaitasunik eta bere mugitzeko gaitasuna mugatu xamarra da. Hala ere, ostalaritik ostalarira mugi daiteke, eta zenbait denbora biziraun dezake ostalaririk gabe, beste bat topatu arte.
Zorriak intsektu hemimetaboloak dira, alegia, metamorfosi bakuna burutzen dute eta beren bizi zikloak hiru fase ditu: arrautza, ninfa eta heldua.
Zorri baten diagrama, 1667.
Zorriak (Phthiraptera) 3.250 espezie inguru dituen intsektu ordena bat dira.
Ugaztun eta hegaztien parasitoak dira, eta beren ile edo lumaian ezkutatu eta ezartzen diuzte arrautzak. Zorriaren arrautzak bartz izena du. Zorri espezieak ostalari zehatz bati moldatzen zaizkio, ostalari mota bakoitzak zorri mota bereziak dituelarik. Zenbai zorri animalia baten zonalde jakin batean bizitzeko moldatua da, gainera. Erran bezala, ia ugaztun eta hegazti espezie guztiei erasaten diete zorriek, baita gizakiei ere: buru-zorria (Pediculus humanus capiti), gorputz-zorria (P. humanus corporis) eta pubis-zorria (Phthirus pubis) kasu, gizakiaren parasito dira.