Urraburua[1] edo txelba urraburua (Sparus aurata) Sparidae familiako ur gaziko arraina da, ekialdeko Ozeano Atlantikoan eta Mediterraneo itsasoan bizi dena[2].
Oso arrain preziatua da gastronomian[3], haren haragia jateko ona baita.
Itsaso bero edo epeletako arraina da urraburua. Begien ondoan urre koloreko orban edo marra bat du. Itxuraz bisiguaren antzekoa da. Bizkarraldea gris urdinxka izaten du, sabelaldea, berriz, zilar kolorea. Soinberak eta oskoldunak jaten ditu.
Urraburua edo txelba urraburua (Sparus aurata) Sparidae familiako ur gaziko arraina da, ekialdeko Ozeano Atlantikoan eta Mediterraneo itsasoan bizi dena.
Oso arrain preziatua da gastronomian, haren haragia jateko ona baita.