dcsimg

Moschidae ( Basque )

provided by wikipedia EU

Moskidoak (Moschidae) edo orein musketadunak Artyodactila ordenako familia bat dira. Hausnarkariak dira eta zerbidoen antzinako senideak dira.[1] Familiak egun genero bakarra du, Moschus, eta 7 espezie besterik ez du. Zerbidoen aldean, moskidoek musketa daramaten guruin batzuk dituzte aurpegian. 80-100 cm luzeak izaten dira, eta 50-70 cm altuak (bizkarreraino); 7-17 kg-ko pisua izaten dute.

Orein musketadunen ezaugarririk nabarmenenak letaginak eta kanguru-aurpegia dira. Arrei letaginak hazten zaizkie, eta ez adarrak. Asiako hegoaldeko eskualde alpinoetan bizi dira, basoetan eta zuhaixkak dauden tokietan, batez ere Himalaian. Hostoak, loreak eta belarra jaten dute, oreinek bezala, baita likenak ere. Animalia bakartiak dira, eta beren lurraldea ondo mugatua izaten dute. Isilak dira, eta batzuk gautarrak dira.

Taxonomia

Moschidae

Erreferentziak

(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});
license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU

Moschidae: Brief Summary ( Basque )

provided by wikipedia EU

Moskidoak (Moschidae) edo orein musketadunak Artyodactila ordenako familia bat dira. Hausnarkariak dira eta zerbidoen antzinako senideak dira. Familiak egun genero bakarra du, Moschus, eta 7 espezie besterik ez du. Zerbidoen aldean, moskidoek musketa daramaten guruin batzuk dituzte aurpegian. 80-100 cm luzeak izaten dira, eta 50-70 cm altuak (bizkarreraino); 7-17 kg-ko pisua izaten dute.