Trichoptera (antzinako grezieraz: θρίξ, thrix, "ilea" + πτερόν, pteron, "hegoa") Pterygota azpiklasearen barneko intsektu ordena da. Lepidopteroekin (tximeletak eta sitsak) ahaideturekin daude, eta haiekin batera Amphiesmenoptera goiordena eratzen dute. Gehien-gehienek uretan igarotzen dute beren bizitzaren zatirik handiena, larba eta pupa-faseetan alegia, imagoen biziraupena oso laburra baita[1]. Espezie askoren larbak, zetaz egindako eta hondar, legar edo landare-hondakinekin apaindutako kutxatilen barnean bizi dira. Helduek sits txikien antza dute eta lau hegal iletsu dauzkate. 600 genero inguru ezagutzen dira, 12.000 espezierekin[2]
Trichoptera (antzinako grezieraz: θρίξ, thrix, "ilea" + πτερόν, pteron, "hegoa") Pterygota azpiklasearen barneko intsektu ordena da. Lepidopteroekin (tximeletak eta sitsak) ahaideturekin daude, eta haiekin batera Amphiesmenoptera goiordena eratzen dute. Gehien-gehienek uretan igarotzen dute beren bizitzaren zatirik handiena, larba eta pupa-faseetan alegia, imagoen biziraupena oso laburra baita. Espezie askoren larbak, zetaz egindako eta hondar, legar edo landare-hondakinekin apaindutako kutxatilen barnean bizi dira. Helduek sits txikien antza dute eta lau hegal iletsu dauzkate. 600 genero inguru ezagutzen dira, 12.000 espezierekin