dcsimg

Araukaria ( basque )

fourni par wikipedia EU

Araukaria Araucariaceae familiaren Araucaria generoaren landareen izen arrunta da. 19 espezie bizirik geratzen dira munduan, Kaledonia Berrian (non 13 espezie endemikoak dauden), Norfolk uhartean, ekialdeko Australian, Ginea Berrian, Argentinan, Txilen eta hegoaldeko Brasilen hain zuzen ere.

Adar hirukoitz zutituak dituzten zuhaitzak dira eta osotara piramide itxura dute. Hosto larrukara gogorrak ditu eta lore dioikoak gerbatan bilduak. Brasil, Txile eta Australiako hamar mota biltzen dira genero honetan; horien artean Araucaria heterophylla: zuhaitz mota hau beti berde egoten da, oso altuera handia har dezake eta apaingarri gisa erabiltzen da. Araucaria araucana Txilekoa da, enbor zuzena du eta altueran 40 bat metro izan ditzake, haziak jateko onak dira. Araucaria bidwillii Australiakoa da, eta bertan bunga bunga izena ematen diote, hosto etzanak ditu eta honen haziak ere jangarriak dira. Txilen badago jateko oso hazi onak dituen beste mota bat, eta orobat Australiako beste bat ere, bunia izenekoa.[1]

Espezieen zerrenda

Erreferentziak

(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});
licence
cc-by-sa-3.0
droit d’auteur
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visiter la source
site partenaire
wikipedia EU

Araukaria: Brief Summary ( basque )

fourni par wikipedia EU

Araukaria Araucariaceae familiaren Araucaria generoaren landareen izen arrunta da. 19 espezie bizirik geratzen dira munduan, Kaledonia Berrian (non 13 espezie endemikoak dauden), Norfolk uhartean, ekialdeko Australian, Ginea Berrian, Argentinan, Txilen eta hegoaldeko Brasilen hain zuzen ere.

Adar hirukoitz zutituak dituzten zuhaitzak dira eta osotara piramide itxura dute. Hosto larrukara gogorrak ditu eta lore dioikoak gerbatan bilduak. Brasil, Txile eta Australiako hamar mota biltzen dira genero honetan; horien artean Araucaria heterophylla: zuhaitz mota hau beti berde egoten da, oso altuera handia har dezake eta apaingarri gisa erabiltzen da. Araucaria araucana Txilekoa da, enbor zuzena du eta altueran 40 bat metro izan ditzake, haziak jateko onak dira. Araucaria bidwillii Australiakoa da, eta bertan bunga bunga izena ematen diote, hosto etzanak ditu eta honen haziak ere jangarriak dira. Txilen badago jateko oso hazi onak dituen beste mota bat, eta orobat Australiako beste bat ere, bunia izenekoa.

licence
cc-by-sa-3.0
droit d’auteur
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visiter la source
site partenaire
wikipedia EU