dcsimg

Mendebaldeko tuia ( basque )

fourni par wikipedia EU

Mendebaldeko tuia (Thuja occidentalis) Cupressaceae familiako zuhaitz espeziea da. Jatorriz Kanadako hego-ekialdeko eta AEBetako ipar-ekialdekoa da.

Ipar Amerikan Zedro zuria esaten diote frantsesez edo ingelesez.

Deskribapena

Tuia erraldoirekin lotura estua izan arren, 10-20 m altu eta 40 cm-ko diametroa duen zuhaitz txiki bat besterik ez da. Enborraren azala gorri-arrea du, luzetarako zirrikitu estuekin markatuta. Hostoak edo orratzak 3-5 mm luzedun adartxo lauez osatuta daude.

Europan 1540an sartu zen eta oso hedatua dago, batez ere parke eta hilerrietan eta zuhaitz apaingarri moduan asko erabiltzen da.

Erabilera

Ipar Amerikako indiar tribu ugarik botika gisa asko erabiltzen zuten sukarra, eztula, buruko mina, esku puztutak eta arazo erreumatikoak tratatzeko.

Landareak antibiral jarduera du eta belarismo modernoan erabiltzen da, gehienetan berruakak eta polipoak tratatzeko. Landarea erabil daiteke hilekoen eragiteko, beraz, ez da gomendagarria haurdun dauden emakumeei.

Lehortutako hosto-adar gazteak aldakorrak, anthelmintikoak, antiinflamatorioak, antiseptikoak, usaintsuak, astringenteak, diaforetikoak, diuretikoa eta emenagogoak dira. Landarea erabiltzen ari da minbizia tratatzeko, batez ere umetokiko minbiziaren aurka.

Hostoekin egindako te bat erabiltzen da bronkitisa eta beste arnas arazoa, eztula, buruko mina tratatzeko eta eztularen almibarretan.

Hostoetatik "Zedro zuriaren olioa" egiten dute, antiseptikoa, expektorantea eta errubefakzioa den olio esentziala da[1].

Taxonomiari

Carlos Linneo- k deskribatu zuen Thuja occidentalis- ek Species Plantarum 2: 1002 1753. urtean [2]

Erreferentziak

Landare Artikulu hau landareei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});
licence
cc-by-sa-3.0
droit d’auteur
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visiter la source
site partenaire
wikipedia EU

Mendebaldeko tuia: Brief Summary ( basque )

fourni par wikipedia EU

Mendebaldeko tuia (Thuja occidentalis) Cupressaceae familiako zuhaitz espeziea da. Jatorriz Kanadako hego-ekialdeko eta AEBetako ipar-ekialdekoa da.

Ipar Amerikan Zedro zuria esaten diote frantsesez edo ingelesez.

licence
cc-by-sa-3.0
droit d’auteur
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visiter la source
site partenaire
wikipedia EU