Txitxarro arrunta[1] (Trachurus trachurus) carangidae familiako arraina da, Mediterranear itsasoan eta iparraldeko Ozeano Atlantikoan bizi dena.
Luzera normalean 20 - 30 cm artekoa bada ere, badaude 70 zentimetroko eta 2 kilokoak direnak[2].
Kostaldeko uretan sarda handietan bildua, 225 eta 300 metroen arteko sakonean, krustazeo, txipiroi eta arrain txikiak ehiza egiten ditu. Populazio nagusi bi daude: mendebaldekoa (Mendebaldeko Europako Ozeano Atlantikoaren ekialdean dagoena) eta iparraldekoa (Ipar Itsasoan dagoena).
Jateko preziatua da oso bai ketu, frijitua, egosia edo eskabetxean[3].
Txitxarro arrunta (Trachurus trachurus) carangidae familiako arraina da, Mediterranear itsasoan eta iparraldeko Ozeano Atlantikoan bizi dena.