dcsimg

Amaryllidaceae ( Basque )

provided by wikipedia EU

Amarillidazeoak (Amaryllidaceae) Asparagales ordenako landare-familia bat dira. Landare belarkara eta bizikorrak dira, erraboildunak edo errizomadunak. Familiak 1.600 espezie inguru ditu, 73 generotan banatuak, eta mundu osoan banatuta dago. Hiru subfamiliatan banatuta dago: amarillidideoak (Amaryllidoideae), allioideoak (Allioideae) eta agapantoideoak (Agapanthoideae).

Amarillidazeoek garrantzi ekonomikoa dute, baita kulturala ere. Espezie asko jangarriak dira (Allium generoa da garrantzitsuena: tipula [Allium cepe], baratxuria [Allium sativum], porrua [Allium ampeloprasum], tipulina [Allium schoenoprasum], eta abar). Allioideoek balio antiseptikoa dute, eta sendabelar gisa erabiltzen dira. Landare apaingarritzat erabiltzen diren espezieak ere ugariak dira, oso erabiliak lorategietan, hala nola nartzisoak (Narcissus sp.).

Generoak

Amaryllidoideae azpifamiliako generoak (sinonimoak parentesi artean):

Allioideae azpifamiliako generoak (sinonimoak parentesi artean):

Agapanthoideae azpifamilia generobakarra da: Agapanthus L'Hér.

Erreferentziak

(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});
license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU

Amaryllidaceae: Brief Summary ( Basque )