dcsimg

Saguzar ( Basque )

provided by wikipedia EU

Saguzarrak edo —Ipar Euskal Herriangauenarak (Chiroptera) ugaztun hegalariak dira. Saguzarren aurreko besoak hegal gisa garatu dira eta horregatik hegan egiteko gai diren ugaztun bakarrak dira, planeatzeko gai diren beste batzuekin alderatuta. Hegan egiteko modua hegaztiena ez bezalakoa da, ez baitituzte besoak mugitzen, baizik eta hatzak. Hatzen artean mintz fin bat dago, patagio izenekoa. Chiroptera izena grezieratik dator: χείρ, txeir, «esku», eta πτερόν, pteron, «hegal».

Kalkulatzen da saguzarren 1.100 bat espezie daudela mundu osoan, hau da, ugaztun guztien % 20 gutxi gorabehera. Gorputzaren zati handi bat hartzen duen bihotz erraldoia dute, hegan egiteko energia ugari behar baitute. Euskal Herrian 25 espezie inguru daudela estimatzen da. Txikienek 29-33 mm. artean neurtzen dute eta 2 gramoko pisua dute; handienek berriz 1,5 metroko tamaina eta 1,2 kilogramoko pisua. Landare tropikal batzuek behar-beharrezkoa dituzte saguzarrak, saguzarrak direlako landare horiek beren haziak hedatzeko duten bide bakarra.

Bizitokia

Bizitokiak saguzar espezieen arabera aldatzen dira. Hiru portaera nagusitzen dira: urte osoan leizeetan bizi direnak (haitzulotarrak), urteko garai batzuk soilik pasatzen dituztenak kobazuloan (erdi-haitzulotarrak) eta urte osoan zehar kanpoan bizi direnak (kanpozaleak).

Hainbat adibide:

Ehiza eta desplazamendua

Gutxi gorabehera gauenaren % 70 intsektujaleak dira (halakoxeak ditugu Europako espezie guztiak); eta beste gehienak, fruitujaleak. Oso espezie gutxi dira haragijaleak. Intsektujale direnek, harrapakinen alde gogorrak bota egiten dituzte, eta usu saguzar kolonia baten pean horrelako hondakinak ageri dira.

Ehizatzeko eta mugitzeko ekolokazioa edo ekokokapena deitzen den sonar sistema natural bat baliatzen dute. Kiropteroak ultra-soinuak bidaltzen ditu ahotik edo, espezie batzuen kasuan sudurretik (Ferra-saguzar handiak, adibidez). Uhin horiek inguruko objektuetan islatzen dira atzera gauenararen belarrietara itzuliz; honek hiru-dimentsiotako mapa bat sor dezake bere buruan uhinek itzultzeko behar izan duten denbora distantziak neurtzeko erabiliz. Saguzarrak sortutako ultrasoinu horiek ez dira entzungarriak gizakiarentzat, eta espezieen arabera iraupena eta frekuentzia aldatu egiten da. Halere, gai da gizakiak entzun ditzakeen moduko soinuak eta garrasitxoak sortzeko, baina horien helburua arrunt ezberdina da (kexazko oihu sozialak, plazerezkoak, ama eta umearen artekoak, oldarkorrak, defentsazkoak, limurtzaileak eta abar). Harrapakina ehizatzeko ahoa erabiltzen dute edo bestela hegoak, salabardoak bezala. Ehiza eremuak 3 kilometrotik 25 km-ra heda daitezke, espeziearen arabera. Saguzar batek 3000 intsektu harrapa ditzake gau bakar batean; arratoi-belarriak kilo 1 intsektu inguru harrapatzen du martxoa eta azaroa artean.

Ehiza moduak espeziearen arabera aldatzen dira:

  • Hegaldi zuzen edo zirkular moduko ehiza eta intsektuen harrapaketa 10 m-tik 25 m-ra zuhaitzen adaburuen gainetik.
  • Ur gaineko arraseko hegaldi moduko ehiza.
  • Intsektuen ehiza lurrean, bazka pentzeetan (bazka larreetan).
  • Sega-belardietako belar goretako intsektu-bilketa, mendi labarretan edo karriketako argien inguruan ere egiten ahal dutena.

Espezie ezberdinek ehiza-eremu eta harrapakin ezberdinak dituztenez, ez dute elkarrekiko lehiarik. Harrapakin mota ugariek erabilitako eremu naturalen aniztasuna adierazten digute: kakalardoak, eltxoak, euliak, gaueko tximeletak, armiarmak, matxinsaltoak...

Gauenara baten urtea

  • Udazkena: kiropteroak bitarteko edo aldiuneko biziguneetan hartzen dute aterpe. Hibernazio garairako koipe erreserba ugaria behar dutenez, asko ehizatzen dute. Ugaldu ere udazkenean egiten dira.
  • Negua: intsektujaleak diren saguzarrek (Europako guztiek, beraz) hibernazioa egiten dute neguan, janari eskasiak bultzaturik. Hibernazioa azaro erditik goiti hasten da eta beti tenperatura berdina duten toki lasai, heze eta ilunak hautatzen dituzte (lurpeko harrobiak, harpeak, leizeak...). Sabaitik eskegita hibernatzen dute, paretetan finkatuak edo haien gorputza harriarekin kontaktuan egoteko aukera ematen dieten tarte estuetan bestela. Hibernazio edo negutze garaian, bihotzaren taupadak geldotu egiten zaizkie (450 taupadatik 20 taupadara pasatuz), arnasaldiak moteldu egiten dira eta batzuetan ordu bateko arnas gelditzeak gertatzen dira. Horrez gain, gorputzaren tenperatura apaldu egiten da. Espezie batzuetan, indibiduoak batak besteen kontra tinko-tinko jartzen dira berotasun jaitsiera mugatzeko (termo erregulazio soziala deitzen zaio) eta multzo bereizgarriak osatzen dituzte. Negutze erdian esnatu ezkero, haien bizia arriskutan jartzen dute energia xahutze handia suposatzen duelako horrek. Hori dela eta, esku-argiekin argitzea, mugikorrak erabiltzea, oihukatzea edo mugimendu bortitzak egitea kaltegarria da saguzar koloniarentzat. Udazkenetik, emeek arren esperma beren barnean gordea dute.
  • Udaberria: martxo aldera, gauenarak ehizan eta aldiuneko aterpeetan bizitzen hasten dira berriz. Ernaldia orduan hasiko da eta 55-75 eguneko iraupena ukanen du espezieen arabera.
  • Uda: ekainetik goiti, emeak erditze kolonietan biltzen dira (adibidez, Sarako leizeetako gaineko galeria beroetan), arrak bazter utzita. Ekain amaieran eta uztaila hasieran, emeak kume bakar batez erditzen dira (saguzar arruntak eta gau-saguzarrak izan ezik, horiek bikiak izan baititzakete). Sortzean, txikia amaren hegalei atxikia da; amak plazenta jaten du, eta zilbor-hestea mozten. Ondoren, emeak kumea milikatzen du, eta kumeak txilio indartsua botatzen du, etorkizunean ama errazago aurkitzeko. Edoskitzeak hilabete irauten du gutxi gorabehera.

Arriskuak

Saguzarrak galzorian daudela eta, babestutako animaliak dira. Hauek dira kiropteroek izaten dituzten arrisku nagusiak:

  • Gai toxikoak: tratamendurako produktuak irensteak norbanako zein kolonia oso batzuen heriotza eragin lezakeela ohartu gara. Animaliak pestizidek edo/eta ongailu kimikoek intoxikatutako intsektuak jatean, pozoia gantzean edo amaren esnean geratzen da. Hori dela eta, batez ere hibernazio garaian (haien koipea soilik kontsumitzen dutenean) eta edoskitze garaian (amaren pozoitutako esnea edaten dutelarik) hiltzen dira gauenarak. Bestalde, behiei ematen zaizkien zizareen aurkako botikak, digestio aparatuan dauden parasitoak akatzen dituztenez, behi kakan aurkitzen dira eta saguzarrek jaten dituzten intsektuak kutsatu litzakete.
  • Behar ez denean iratzartzea: neguan edo egunez esnatuz gero, energia xahutzeak kiropteroa asko nekatzen ditu, eta heriotza eragin diezaioke.
  • Biziguneetako zuloak ixtea: eraikuntza zaharren berrikuntzak, irekidurarik nahiz sotorik ez duten eraikin modernoen garapenarekin eta ganbarak edo ganerrak logela bihurtzearekin, saguzarrei usaian erabiltzen dituzten eremuak kendu zaizkie (teilatupeak, eliz dorreak, ganbarak, zubiak...). Meatze eta harrobien lurpeko zatiak segurtasunagatik ixten dituztenean, haitzulotar espezieek bizitokia galtzen dute. Era berean, zuhaitz zaharrak eta basoak mozteak zuhaitzetan bizi diren gauenarei bizilekua kentzen die.
  • Ingurumenaren aldaketa: intsektuentzat lagungarri diren biotopoen desagertzeak (hesiak, eremu hezeak, zuhaiztiak...) saguzarrei beharrezkoa zaien janari iturria murrizten du. Erretxina duten landareak eta zuhaitzak landatzeak eragin berdina du.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});
license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU

Saguzar: Brief Summary ( Basque )

provided by wikipedia EU

Saguzarrak edo —Ipar Euskal Herrian— gauenarak (Chiroptera) ugaztun hegalariak dira. Saguzarren aurreko besoak hegal gisa garatu dira eta horregatik hegan egiteko gai diren ugaztun bakarrak dira, planeatzeko gai diren beste batzuekin alderatuta. Hegan egiteko modua hegaztiena ez bezalakoa da, ez baitituzte besoak mugitzen, baizik eta hatzak. Hatzen artean mintz fin bat dago, patagio izenekoa. Chiroptera izena grezieratik dator: χείρ, txeir, «esku», eta πτερόν, pteron, «hegal».

Kalkulatzen da saguzarren 1.100 bat espezie daudela mundu osoan, hau da, ugaztun guztien % 20 gutxi gorabehera. Gorputzaren zati handi bat hartzen duen bihotz erraldoia dute, hegan egiteko energia ugari behar baitute. Euskal Herrian 25 espezie inguru daudela estimatzen da. Txikienek 29-33 mm. artean neurtzen dute eta 2 gramoko pisua dute; handienek berriz 1,5 metroko tamaina eta 1,2 kilogramoko pisua. Landare tropikal batzuek behar-beharrezkoa dituzte saguzarrak, saguzarrak direlako landare horiek beren haziak hedatzeko duten bide bakarra.

license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU