dcsimg

Hirusta gorri ( Basque )

provided by wikipedia EU

Hirusta gorria edo sekula-belarra (Trifolium pratense) Trifolium generoko landarea da. Lorea arrosa bizia izaten da eta ekaina eta urria artean loratzen da.

Belardietan ugari hazten den belar iraunkorra, zurtoin tentea eta 20-26 cm inguru luze duena. Hiru-kiribizto eta hirusta-belar izenez ere ezagutzen da. Hosto txiki biribilak eta berdeak, erdian orban zuri bat dutenak izaten ditu; lorea, berriz, lore txiki gorri edo arrosa koloreko askoz osatua. Berez Europan eta Asian hazten da, baina gaur ia mundu guztian dago zabalduta. Ganaduen elikaduran oso erabilia da.[1]

Honen moduko lekariak oso garrantzitsuak dira Rhizobium generoko bakteria batzuekin sinbiosian aireko nitrogenoa nitrato eta nitrato bihurtzen baitute sustraietan eta substantzia horiek dira hain zuzen landarek elikatzeko behar dituztenak.[2]

Hirusta gorrien barietateak

7 barietate daude:

  • Trifolium pratense pratense Hedatua.
  • Trifolium pratense americanum Hego-ekialdeko Europa.
  • Trifolium pratense frigidum Erdialdeko eta Hegoaldeko Europako Mendiak (Pirinioak, Alpeak, Balkanak).
  • Trifolium pratense maritimum Itsaso Baltikoko hegoaldeko kosta.
  • Trifolium pratense parviflorum Europa.
  • Trifolium pratense sativum Mediterranear eskualdea
  • Trifolium pratense villosum Alpeak

Erreferentziak

  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. Fundazioa, Cristina Enea Uliako loreak ezagutzeko erakusketa - Cristina Enea Fundazioa . Noiz kontsultatua: 2017-04-02.


(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});
license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU

Hirusta gorri: Brief Summary ( Basque )

provided by wikipedia EU

Hirusta gorria edo sekula-belarra (Trifolium pratense) Trifolium generoko landarea da. Lorea arrosa bizia izaten da eta ekaina eta urria artean loratzen da.

Belardietan ugari hazten den belar iraunkorra, zurtoin tentea eta 20-26 cm inguru luze duena. Hiru-kiribizto eta hirusta-belar izenez ere ezagutzen da. Hosto txiki biribilak eta berdeak, erdian orban zuri bat dutenak izaten ditu; lorea, berriz, lore txiki gorri edo arrosa koloreko askoz osatua. Berez Europan eta Asian hazten da, baina gaur ia mundu guztian dago zabalduta. Ganaduen elikaduran oso erabilia da.

Honen moduko lekariak oso garrantzitsuak dira Rhizobium generoko bakteria batzuekin sinbiosian aireko nitrogenoa nitrato eta nitrato bihurtzen baitute sustraietan eta substantzia horiek dira hain zuzen landarek elikatzeko behar dituztenak.

license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU