dcsimg

Euli-txori arrunt ( Basque )

provided by wikipedia EU

Euli-txori arrunta edo euli-txori beltza (Ficedula hypoleuca) muscicapidae familiako hegazti paseriformea da, Europa eta mendebaldeko Asian bizi dena[1]. Ez dago arrisku-egoeran, estimatzen da Europan 25-39 milioi ale daudela.

Txori txikia da, 12-13,5 cm luze. Arrak eta emeak nahiko diferenteak dira (sexu-dimorfismoa). Kumealdian arra goialdean beltza da nagusiki, eta behealdean zuria. Udazkenean eta neguan lumek emearen itxura handiagoa hartzen dute, buruan eta lepoan arre eta hegaletan beltz. Arrak beti du gune zuri bat bekokian, mokoaren gain-gainean. Emea zuria da azpitik eta arrea gainetik, hegalak baina beltzaxkak dira. Sexu bietan orban zuri bat dute hegoan hirugarren mailako lumetan. Mokoa beltza da, luzanga, mehea eta puntazorrotza.

Txori txiki honek Euskal Herria udan baino ez du bisitatzen. Gainontzean Sahara hegoaldera bidaiatzen du bertako klima beroaz gozatzera. Halere, erraza da euli-txori beltza ikustea intsektu bila etengabe ibiltzen baita harat-honat hegaka. [2]

Euskaraz beste izen hauek ere erabiltzen dira: Pin-pin, Pit-pit, Txin-txin, Txinbo, Txinbo hegozuri.[3]

Erreferentziak

  1. BirdLife International (2004). Ficedula hypoleuca. 2006. IUCN Red List of Threatened Species. IUCN 2006
  2. Perurena, Garikoitz Euli-txori beltza (Ficedula hypoleuca) Euskalnatura UEU . Noiz kontsultatua: 2017-04-17.
  3. Euli-txori beltza txoriak.eus . Noiz kontsultatua: 2017-04-17.


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});
license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU

Euli-txori arrunt: Brief Summary ( Basque )

provided by wikipedia EU

Euli-txori arrunta edo euli-txori beltza (Ficedula hypoleuca) muscicapidae familiako hegazti paseriformea da, Europa eta mendebaldeko Asian bizi dena. Ez dago arrisku-egoeran, estimatzen da Europan 25-39 milioi ale daudela.

Txori txikia da, 12-13,5 cm luze. Arrak eta emeak nahiko diferenteak dira (sexu-dimorfismoa). Kumealdian arra goialdean beltza da nagusiki, eta behealdean zuria. Udazkenean eta neguan lumek emearen itxura handiagoa hartzen dute, buruan eta lepoan arre eta hegaletan beltz. Arrak beti du gune zuri bat bekokian, mokoaren gain-gainean. Emea zuria da azpitik eta arrea gainetik, hegalak baina beltzaxkak dira. Sexu bietan orban zuri bat dute hegoan hirugarren mailako lumetan. Mokoa beltza da, luzanga, mehea eta puntazorrotza.

Txori txiki honek Euskal Herria udan baino ez du bisitatzen. Gainontzean Sahara hegoaldera bidaiatzen du bertako klima beroaz gozatzera. Halere, erraza da euli-txori beltza ikustea intsektu bila etengabe ibiltzen baita harat-honat hegaka.

Euskaraz beste izen hauek ere erabiltzen dira: Pin-pin, Pit-pit, Txin-txin, Txinbo, Txinbo hegozuri.

license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU