dcsimg

Uhalde-enara ( Basque )

provided by wikipedia EU

Uhalde-enara (Riparia riparia) hirundinidae familiako hegazti paseriformea da, hegoaldeko Europa, hegoaldeko Asian eta ipar-mendebaldeko Afrikan bizi dena[1]. Euskal Herrian ere bizi da.

Ezaugarriak

Euskal Herrian bizi diren enaren artean txikiena, 12 cm besterik ez ditu. Goitik iluna da, arrea, eta papar eta sabela zuriak dituen arren, bizkarraren kolore bereko lepoko bereizgarria du. Horrek eta, bere neurri txikiak eta buztanaren formak bereizten du beste espezietatik[2].

Ibai handien inguruetan eraikitzen ditu bere habiak, beti kolonia handiak osatuz. Ehiza beste enaren antzera egiten dute, baina gehienetan ibai ertzetan eta esan bezala, talde handietan. Tarteka, araba-zozoen moduan, mugimendu sinkronikoak gauzatzen dituzte.

Uhalde-enarak Euskal Herrian

Euskal Herriko kostaldean migrazio-garaian ikus daitezke, baina Araba eta Nafarroako hegoaldean besterik ez du kumatzen, beste probintzietan horretarako leku egokiak falta baitzaizkio[2].

Ibai handien eta leku lauen hurbiltasuna atsegin dutenez, Nafarroako eta Arabako hegoaldean besterik ez du kumatzen, batez ere Ebro haranean eta baita Zadorra bezalako beste ibai zabal batzuen inguruan.

Taxonomia

Uhalde-enarak zortzi azpiespezie ditu:

  • Riparia riparia dolgushini
  • Riparia riparia eilata
  • Riparia riparia ijimae
  • Riparia riparia innominata
  • Riparia riparia kolymensis
  • Riparia riparia riparia
  • Riparia riparia shelleyi
  • Riparia riparia taczanowskii

Erreferentziak

  1. Turner, Angela K; Rose, Chris (1989) A handbook to the swallows and martins of the world Christopher Helm ISBN 0-7470-3202-5.
  2. a b «Gure enarak - Zientzia.eus» zientzia.eus . Noiz kontsultatua: 2018-05-17.


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});
license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU

Uhalde-enara: Brief Summary ( Basque )

provided by wikipedia EU

Uhalde-enara (Riparia riparia) hirundinidae familiako hegazti paseriformea da, hegoaldeko Europa, hegoaldeko Asian eta ipar-mendebaldeko Afrikan bizi dena. Euskal Herrian ere bizi da.

license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU