dcsimg

Pottorro arrunt ( Basque )

provided by wikipedia EU

Pottorro arrunta (Alca torda) alcidae familiako hegazti zangaluzea da[1].

Iparraldeko Ozeano Atlantikoko kostalde harritsuetan, ekialdeko Ipar Amerikan eta mendebaldeko Europan bizi da. Neguan migratzen da, Eurasiako hegaztiak mendebaldeko Mediterraneora joanez.

Pottorro arrunta Euskal Herriko kostaldean negu-partean agertzen den hegaztia da, identifikatzeko erraza, eta gizakiaren eragina nabarmena den lekuetan ere ikus daitekeena; esaterako portuetan eta hondartza inguruetan. Martin arruntaren antza badu ere, azken hau ez da ohikoa izaten ingurune iristerrazetan. Uda iparraldeko Europan igarotzen du, eta bertan kumatzen negua igarotzera hegoaldera migratu baino lehen

Deskribapena

Tamaina ertaineko hegaztia da, 40 cm inguruko luzera duena, eta 65 cm inguruko hego-zabalera. Pisuari dagokionez, 550 eta 850 g inguruan izan ohi du. Udako koloreak nabarmenagoak izan ohi diren arren, mokoren aurrealdeko eta gainaldeko marra zuriak azpimarratuz, neguan koloreak apalagoak izan ohi dira. Bizkarraldea eta hegoen gainaldea beltzak dira, buruaren gainaldea eta mokoa bezala. Lepoaldea eta sabela, aldiz, zuriak dira. Udan kolore horiek oso markatuta egon ohi dira, baina neguan tonu grisak izaten dituzte bi koloreen artean dauden lumek. Mokoa motza eta lodi xamarra da, martinarena baino laburragoa.

Banaketa

Atlantikoaren bi aldeetan arrunta da espeziea, eta migrazio luzeak egiten dituenez, ia kostalde guztian ikus daiteke sasoi batean edo bestean. Kumatze-koloniak Eskandinavian, Europan, Islandian, Erresuma Batuan, Groenlandian eta Kanadan bildu ohi dira udan, eta neguan hegoaldeko kostaldeetara migratzen dute hegaztiok. Udan AEBetako ekialdeko kostan, eta Frantziako, Iberiar Penintsulako eta Marokoko Atlantikoko kostaldean ikusi ahal izaten dira[2]. Gutxi batzuk Mediterraneora ere sartzen dira[3].

Kantauriko kostaldean arruntagoa da ekialdean, hau da Euskal Herriko itsasbazterrean. Euskal Herrian azarotik martxoa bitartean ikus daiteke espeziea.

Habitata

Labarretako erlaitz babestuetan eta arroka artean egiten dute habiak, eta itsaso zabalean zein kostaldean egiten dute arrantza [4]. Negua itsaso zabalean igarotzen dute zenbait alek, Atlantiko mendebaldekoak, batik bat. Gure kostaldean, dena den, ez dira 10 km baino gehiago urruntzen kostaldetik normalean, eta zenbait kasutan portuen barruan ere arrantzatzen dute.

Elikadura

Krilla da espezie honen dietaren osagai nagusia, baina arrain txikiak ere harrapatzen ditu[5]. Pulunpatu eta ur azpian denbora luzez urpean igeri egiten du elikagai bila, hegoen eta hanken laguntzaz ziztu bizian mugituz.

Ugalketa eta ontogenia

Europako iparraldean kumatzen du espezie honek, eta munduko populazioaren erdiak baino gehiagok Islandian kumatzen du[3]. Kumatze-garaia maiatzean eta ekainean izan ohi da, eta bikote bakoitzak arrautza bakarra jartzen du urtean. Bikoteko kide bakarrak zaintzen du arrautza, besteak arrantza egiten duen bitartean.

Alk Alca torda Jos Zwarts 1.tif

Bizimodua

Txitatze-garaian bikoteak elkartu eta kolonia handietan biltzen dira Atlantikoko Iparraldeko kostaldeetan. Bikoteek txitatze-lekuak errepikatzen dituzten hainbat urtetan[6]. Txitatze-garaitik kanpo, nahiko espezie bakartia da. Oso gutxitan ikusi izan dira pottorro arruntak ibaietan barrura egiten[7].

Espezieen arteko elkarrekintzak

Txitatze-garaian lurreko ugaztunak eta hegazti harrapariak dira espezie honen harrapari nagusiak, esaterako azeri zuriak (Vulpes lagopus) eta belatz handiak (Falco peregrinus). Bestalde, arrautzak lapurtzen dizkiete hainbat bele eta kaio espeziek.

Antzeko espezieak

  • Martin arrunta (Uria algae): Tamainaz eta kolorez pottorroaren antzekoa izan arren, martinaren mokoa finagoa eta luzeagoa da. Bestalde, begien azpialdean marra beltz bat izan ohi dute, pottorroek ez bezala.
  • Lanperna-musua (Fratercula arctica): Pottorro arrunta baino txikiagoa da, baina dudarik gabe lanperna-musuaren moko lodi eta koloretsua da espeziea identifikatzeko ezaugarririk deigarriena. Dena den, neguan espezie honen mokoaren kolorea ilundu egiten da, eta posible da urrunetik dudak sortzea.

Kontserbazioa

IUCN erakundearen arabera, espezie honen kontserbazio-egoera ona da[2].

Erreferentziak

  1. Freethy, Ron (1987) The Auks: an ornithologist's guide Facts on File New York ISBN 0-8160-1696-8.
  2. a b IUCN (2011/11/30) IUCN Red List.
  3. a b Hipfner MJ, Chapdelaine G (2002) The Birds of North America 16.
  4. Hume R (2004) Guía de Campo de la Aves de España y de Europa Bartzelona: Ediciones Omega.
  5. del Hoyo C, Elliot A, Sargatal J (1996) Handbook of the Birds of the World 3: Hoatzin to Auks. Bartzelona: Lynx Edicions.
  6. Harris MP, Wanless S (1989) «The breeding biology of Razorbills Alca torda on the Isle of May» Bird Study (36): 105–114.
  7. Plumb WJ (1965) «Observations on the breeding biology of the Razorbill .» British Birds (58): 449-456.


(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});
license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU

Pottorro arrunt: Brief Summary ( Basque )

provided by wikipedia EU

Pottorro arrunta (Alca torda) alcidae familiako hegazti zangaluzea da.

Iparraldeko Ozeano Atlantikoko kostalde harritsuetan, ekialdeko Ipar Amerikan eta mendebaldeko Europan bizi da. Neguan migratzen da, Eurasiako hegaztiak mendebaldeko Mediterraneora joanez.

Pottorro arrunta Euskal Herriko kostaldean negu-partean agertzen den hegaztia da, identifikatzeko erraza, eta gizakiaren eragina nabarmena den lekuetan ere ikus daitekeena; esaterako portuetan eta hondartza inguruetan. Martin arruntaren antza badu ere, azken hau ez da ohikoa izaten ingurune iristerrazetan. Uda iparraldeko Europan igarotzen du, eta bertan kumatzen negua igarotzera hegoaldera migratu baino lehen

license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU