dcsimg

Kaputxino eztarrizuri ( Basque )

provided by wikipedia EU

Kaputxino eztarrizuria (Cebus capucinus) Cebus generoko animalia da. Primateen barruko Cebidae familian eta Cebinae azpifamilian sailkatuta dago.

45 cm inguru luze da. Isatsa 35 cm luze izaten du. Ilea gaztaina-kolorekoa du; isatsa ere kolore bereko ile luzez estalia du, eta ez da oratzailea. Lepoan bilduta ibiltzen du askotan. Belarri inguruko, bularreko eta besagainetako ileak zuriak ditu. Beldur handia die hotzari eta hezetasunari, eta ez da, beraz, bere kabuz uretan sartzen. Uretan bakarrik utziz gero, ito egiten da. Fruituak, hostoak eta animalia txikiak jaten ditu. Berezko bizi-eremua Costa Ricatik Amazonas ibaiaren iparralderako lurraldea guztia du. Zoo askotan izaten dituzte kaputxinoak.[2]

Erreferentziak

  1. Linnaeus (1758) 1 Syst. Nat. 29. or..
  2. Lur entziklopedietatik hartua.

Ikus, gainera

(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});
license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU

Kaputxino eztarrizuri: Brief Summary ( Basque )

provided by wikipedia EU

Kaputxino eztarrizuria (Cebus capucinus) Cebus generoko animalia da. Primateen barruko Cebidae familian eta Cebinae azpifamilian sailkatuta dago.

45 cm inguru luze da. Isatsa 35 cm luze izaten du. Ilea gaztaina-kolorekoa du; isatsa ere kolore bereko ile luzez estalia du, eta ez da oratzailea. Lepoan bilduta ibiltzen du askotan. Belarri inguruko, bularreko eta besagainetako ileak zuriak ditu. Beldur handia die hotzari eta hezetasunari, eta ez da, beraz, bere kabuz uretan sartzen. Uretan bakarrik utziz gero, ito egiten da. Fruituak, hostoak eta animalia txikiak jaten ditu. Berezko bizi-eremua Costa Ricatik Amazonas ibaiaren iparralderako lurraldea guztia du. Zoo askotan izaten dituzte kaputxinoak.

license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU