dcsimg

Arto ( Basque )

provided by wikipedia EU

Artikulu hau landareari buruzkoa da; musika taldea gaitzat duena beste hau da: «Zea Mays»

.

 src=
Zea mays "fraise"
 src=
Zea mays "Oaxacan Green"
 src=
Zea mays 'Ottofile giallo Tortonese'

Artoa (Zea mays) urteroko gramineoen familiako landare belarkara da, bai gizakiek bai animaliek jateko landatzen dena. Munduko zerealik landatuena da, garia eta arroza gaindituz. Erdialdeko Ameriketan landatu zen lehen aldiz. Europara 1492an iritsi zen.

Historia

Matsuokak eta beste batzuek 2002an egindako ikerketaren arabera, artoaren etxekotzea behin gertatu zela, Mexikoko hegoaldean duela 9.000 urte, eta gaur arte ailegatu diren artoen artetik, motarik zaharrenak Mexikoko goialdekoak direla. Handik, artoa Ameriketan barna zabaldu zen bi bideri jarraituz. Horrek bat egiten du erregistro arkeologikoetan oinarritutako ereduarekin, non iradokitzen baita askotariko artoak zeudela goialdeetan behealdeetan barreiatu baino lehen.

Olmekek eta maiek klase askoko artoak hazten zituzten. K.a. 2500 inguruan, laborea hasi zen zabaltzen Ameriketan barna. Europarrak Ameriketara joan ondoren, XV. mendearen bukaeran eta XVI.aren hasieran, esploratzaileek eta merkatariek Europara eraman zuten artoa. Handik munduko gainerako tokietara zabaldu zen, oso egokia baita klima desberdinetan hazteko. Azukre asko duten barietateak (arto gozoa) gizakien kontsumorako erabiltzen dira, eta beste barietate batzuk, berriz, animalien bazkarako, olioa egiteko, hartzitu eta destilatzeko bourbon whiskey gisako edarietan, besteak beste.

Laborantza

Bere haziarengatik landatzen da. Ereintza (ereite) aldia apirila eta maiatza bitartean da. Soroan zehar lerro zuzenak egiten dira eta lerroan zehar gune batzuetan, haziak botatzen dira, hazi batetik bestera 1 mmko luzera utziz; gune batean 2-3 hazi inguru bota. Ondoren, ernetzen hasten direnean, bakandu, hau da, komeni ez direnak aitzurrarekin kentzen dira.

Abuztu-iraila ingururako helduta daude jada eta orduan artaburuak kendu eta etxeko teilatupean jarri zintzilikatuta lehor dadin. Artaburua garanduta gorde nahi bada, martxoko ilbeheran garandu, horrela tximeletarik eta sitsik ez ateratzea lortuko baita.

Ekoizpena

Artoaren ekoizle handienak 2013an Herrialdea Ekoizpena (tonatan) AEB 353,699,441 Txina 217,730,000 Brasil 80,516,571 Argentina 32,119,211 Ukraina 30,949,550 India 23,290,000 Mexiko 22,663,953 Indonesia 18,511,853 Frantzia 15,053,100 Hego Afrika 12,365,000 Mundu osoa 1,016,431,783

Erabilera

Erabilpen desberdinak ditu: animalien (oiloen, behien…) kontsumorako, indaba landareak eusteko eta laban lehortutakoan irina egiteko.



Horiak Beilegia Horia Larua Urrekara Chartreuse Beixa Azafrai kolorea Okrea Ziapea Arto kolorea Krema Limoi kolorea
(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});
license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU

Arto: Brief Summary ( Basque )

provided by wikipedia EU
Artikulu hau landareari buruzkoa da; musika taldea gaitzat duena beste hau da: «Zea Mays»

.

 src= Zea mays "fraise"  src= Zea mays "Oaxacan Green"  src= Zea mays 'Ottofile giallo Tortonese'

Artoa (Zea mays) urteroko gramineoen familiako landare belarkara da, bai gizakiek bai animaliek jateko landatzen dena. Munduko zerealik landatuena da, garia eta arroza gaindituz. Erdialdeko Ameriketan landatu zen lehen aldiz. Europara 1492an iritsi zen.

license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU