dcsimg

Hipopotamo ( Baskça )

wikipedia EU tarafından sağlandı

Hipopotamoa (Hippopotamus amphibius) Hippopotamus generoak gaur egun espezie bakarra duen artiodactyla ordenako ugaztun handia da. Izena grezieratik dator, eta «ibai zaldia» esan nahi du (ιπποπόταμος, hippopotamos: hippos «zaldia» eta potamos «ibaia»).

Hipopotamo nanoarekin batera (Choeropsis liberiensis), Hipopotamidoen espezie bakarrak dira.

Ezaugarriak

Animalia erdi urtarra da, Saharaz azpiko Afrikako ibai eta aintziretan bizi da 40 lagun arteko taldeetan. Egunez uretan edo lohietan atseden hartzen dute; iluntzean belarra jatera irteten dira. Hipopotamoa uretan ugaltzen da eta bertan erditzen du. Uretan taldean egoten badira ere, belarra jatean bakarka ibiltzen dira. Hipopotamoak ugaztun handiak dira, hankak motzak dituzte eta gorputza eta haien gorputza upel forma du. Buru handia dute eta ahoa zabala dute. Txerriek bezala hipopotamoek lau behatz dituzte, baina ugaztun hauek ibiltzeko lau behatzak erabiltzen dituzte. Haien urdailak hiru ganbera ditu, baina ez dira benetako hausnarkariak.

Hipopotamo arrunta Afrika erdialdeko eskualde zingiratsuetan bizi da talde oso handietan eta, berez, denbora gehiena uretan ematen du. Eguzkitan etzanda egoteko eta erditzerako bakarrik irteten dira uretatik. Arra 4 metro luze eta 3 tona irits liteke, baina emeak pixka bat txikiagoak dira.

 src=
Hipopotamoa ahoa zabalik.

Itxurari eta dituzten hanka motzei begiratuta, hipopotamoak baldarra eta astuna dirudi, baina erasotuak direnen 40km/h abiadura har dezakete. Hipopotamoen ezaugarri nagusietako bat ahoa eraso arma bezala erabiltzea da, oso handia eta letagin zorrotzekin hornitua baitute. Hipopotamoa taldean bizi den animalia da. Hori dela eta, hipopotamoa bakarrik ikustea oso arraroa da. Haien lorratzak oso handiak eta bidezidor modukoak dira. Egunez uretan edo lohietan atseden hartzen dute; iluntzean belarra jatera irteten dira. Hipopotamoa uretan ugaltzen da eta bertan erditzen du. Uretan taldean egoten badira ere, belarra jatean bakarka ibiltzen dira.

 src=
Hipopotamo heldua 3-5 minutu egon daiteke murgil, azaleratu eta arnas hartu baino lehen.

Gaur egungo espeziek azal leunak dituzte eta ez duten gantz edo izerdi guruink. Ugaztun hauen epidermisa nahiko argala da. Ondorioz, leku lehorretan asko deshidratatzen dira. 4,5 metrorainoko luzera izan dezakete eta 1.500etik 1.800 kg-ra bitartean (arrak) edo 1.300dik 1.500 kg-ra bitartean (emeak) pisa ditzakete. Gaur egun espezie bakarra dago 5 azpiespezierekin.

Elikadura

Lehorreko belarrez eta uretako landareez elikatzen dira, loto loreak deituak. Nahiz eta arraroa ikusi, arrain eta txori espezie askok haren gorotzetatik elikatzen dira.

Zaintza-lerroa

Sudur-zuloek, begiak eta belarriak, irtenak ditu eta ur-azalera ateratzen ditu animalia uretan murgilduta dagoenean; horrela bere ingurunea zaindu dezake bera ezkutuan dela, eta baita arnasa hartzeko modua du.

Historia ebolutiboa

Hipopotamoek antrakoteridoetatik datoz.Hipopotamoek antrakoteridoti Miozeno garaian zatitu ziren.Hipopotamoa agertu ondoren, antrakoteridoek ezetsi fase batean sartu ziren, non aldaketa klimatikoaren ondorioz desagertu baitziren. Espezie ugari desagertu ziren, eta gaur egun bakarrik 2 espezie bizirik daude, hipopotamo arrunta eta hipopotamo nanoa.

Hipopotamoa bizirik iraun zuen 30.000 urte arte Iberiar Penintsulan, eta baita Malta eta Zipreko uharteetan egon ziren.

Erreferentziak

(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});
lisans
cc-by-sa-3.0
telif hakkı
Wikipediako egileak eta editoreak
orijinal
kaynağı ziyaret et
ortak site
wikipedia EU

Hipopotamo: Brief Summary ( Baskça )

wikipedia EU tarafından sağlandı

Hipopotamoa (Hippopotamus amphibius) Hippopotamus generoak gaur egun espezie bakarra duen artiodactyla ordenako ugaztun handia da. Izena grezieratik dator, eta «ibai zaldia» esan nahi du (ιπποπόταμος, hippopotamos: hippos «zaldia» eta potamos «ibaia»).

Hipopotamo nanoarekin batera (Choeropsis liberiensis), Hipopotamidoen espezie bakarrak dira.

lisans
cc-by-sa-3.0
telif hakkı
Wikipediako egileak eta editoreak
orijinal
kaynağı ziyaret et
ortak site
wikipedia EU