dcsimg

Hiena pikart ( Basco )

fornecido por wikipedia EU

Hiena pikarta (Crocuta crocuta) Crocuta genero monotipikoko espezie bakarra da. Karniboro ordenaren barruko Hyaenidae familian sailkatuta dago. Egun Afrikan baino ez da bizi, non 27.000 eta 47.000 espezimen artean geratzen diren, baina Pleistozenoren amaieran eta milioi bat urtez Europan ere bizi zen (Crocuta crocuta spelaea azpiespeziea hain zuzen ere).[3]

Ezaugarriak

95-165 cm bitarteko luzeera dute eta animali espezie honetan emeak arrak baino handiago eta indartsuagoak dira. Arrek 45-82 kg bitarteko pisua duten bitartean emeak 50-90 kg-ko pisuetara irits daitezke.

Marroi kolorekoak dira eta pikartadura ilunak ditu gorputz osoan zehar, hortik dator bere izena (hiena pikart),

Hienen morfologia nahiko arraroa da Afrikako gainontzeko harraparien artean, kanidoen itxura badu ere hyaenidae familia isolatu eta bereziakoak dira, katu handiekin (felidoekin) lotura eztuagoak izanik.

Gorputz sendoa dute, lepo luze eta garatuarekin, eta ezaugarri berezi bezala, hienak aurreko hankak atzekoak baino nabarmenki luzeagoak dituzte, korrika egiterakoak itxura arraro xamar bat emanez.

Barailak eta haginak zein aurreko haginak oso garatuak dituzte, harrapari guztien artean, haginak garatuen dauzkatenak dira hienak. Ezaugarri berezi honi esker, harrapakin edo gorpuen hezur gogorrenak erraz apurtzeko gai dira. Honi bere sabeleko garratz indartsuak eransten badizkiogu hienak hezur neketsuenak ere irensteko jaioak direla esan genezake. Harrapakina erabat jaten dute, hezurdura eta guzti.

Hiena Jaguarrekin lehiatzen du ugaztunen artean munduko hozkadarik indartsuena (terminu absolutuetan) duen lehia horretan, ikerketa batzuek alde eta beste batzuek kontrako emaitzak iradokitzen dituztelako. National geographicen ikerlariek ugaztunen artean hozkadarik indartsuena dutela diote, Jaguarra atzetik jarraitzen diolarik. Beste ikerketa batzuk ordea jaguarraren atzetik sailkatzen dute terminu absolutuan, bi ugaztun harrapari horien arteko sailkapena zailduz. Hala ere, argi dago hozkada eta barail-indarrarik handiena duten bi ugaztunen artean dago (jaguarrarekin batera) terminu absolutuetan (terminu erlatiboan Tasmaniako debarua dago lehen sailkapenean).

Elikadura

Kultura orokorrak sarraskijaletzat jo duen bitartean, egia esan pentsakera okerra da. Hienak oportunistak dira eta aurrean duten guztia jan egingo dute, bai aurretik ehizatuz bai beste harrapariei ehizatutakoa lapurtuz. Egia esan, sarritan lehoiek hienei gehiago lapurtzen diete euren ehiza alderantziz izan baino.

Hienak harrapari trebeak dira eta talde antolatuetan ehizatzen dute, talde handi batek bufalo bat hiltzeko heina indarra du eta baita lehoi talde bateri ehiza lapurtzeko indar nahikoa.

Hienak harrapakina ehizatzeko lasterketa eta jazarpen edo pertsekuzio luzeak behartzen dituzte harrapakina nekatzeko eta nekea zein eragindako hozkada-zauriekin harrapakina hiltzen dute, hala ere, esan beharra dago hienek ehiza jaten hasten direla hil aurretik. Harrapakina jaten duten bitartean hiltzen da, baina ulertu behar da hienek ez daukatela harrapakin bat hiltzeko ez atzapar zorrotzik ezta gorputz malguarik ere, naturak harrapakinak hozkadez hiltzeko eta azkar jateko egin ditu hienak.

Bere harrapakinak intsektuetatik bufaloetaraino doaz.

Egitura soziala

Hienak egitura matriarkatu batean bizi dira, non taldeak erregin baten pean antolatzen diren. Talde bakoitzak erregin bat eta printzesa ezberdinez osatua dago. Printzesak erreginaren kumeak dira eta esan beharra dago hienen talde batean, erregina dela kumeak izan ditzakeen kide bakarra. Beraz, erreginaren lana taldea babestu eta antolatzeaz gain, taldea bera belaunaldi berriez handitzea da.

Adimena

Hienak oso animali azkarrak eta adimentsuak dira, talde sozial aurreratuetan bizi direla horren adibide da.

Adituek elefante, artz, zetazio, erroi eta primaten artean sailkatzen dituzte.

Argi dago Afrikako harraparirik azkarrena (adimentsuena) dela.

Erreferentziak

Ikus, gainera

(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});
licença
cc-by-sa-3.0
direitos autorais
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visite a fonte
site do parceiro
wikipedia EU

Hiena pikart: Brief Summary ( Basco )

fornecido por wikipedia EU

Hiena pikarta (Crocuta crocuta) Crocuta genero monotipikoko espezie bakarra da. Karniboro ordenaren barruko Hyaenidae familian sailkatuta dago. Egun Afrikan baino ez da bizi, non 27.000 eta 47.000 espezimen artean geratzen diren, baina Pleistozenoren amaieran eta milioi bat urtez Europan ere bizi zen (Crocuta crocuta spelaea azpiespeziea hain zuzen ere).

licença
cc-by-sa-3.0
direitos autorais
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visite a fonte
site do parceiro
wikipedia EU