dcsimg

Erroi ( Basque )

provided by wikipedia EU
 src=
Corvus corax

Erroia (Corvus corax) corvidae familiako eta passeriformes ordenako hegazti handiena da. 52-69 zentimetroko luzera izaten du, 120-130 zentimetroko hego luzera, eta 0,7-1,7 kiloko pisua. Moko beltza, sendoa eta apur bar makotua. Buztan luze samarra eta, hegan doalarik, kuneiformea (belearen buztana borobilkara da). Lumadia beltza, distira irisatuekin. Era askotako hotsak egin ditzake, ohikoenak prruk eta ko-rook karraka errepikatuak dira.[1]

Erroiak 10-15 urtez bizi izaten da, baina batzuk 40 urte bizitzera ailegatu dira. Gazteak saldoka ibil daitezke baino helduak lurraldekoiak dira eta osatzen duten bikoteak bizi osoa irauten du.

Erroiak orojaleak eta oso oportunistak dira. Toki eta aukeren arabera zereal-bihiak, fruituak, ornogabeak, anfibioak, narrastiak, ugaztun txikiak eta hegaztiak (berek harrapatuak edo hilik aurkituak).

Ipar Hemisferio osoan aurki daiteke: Artikoan, Europan, Ipar Amerikan, Asian, Afrika iparraldeko basamortuetan eta Pazifikoko uharteetan. corvidae familiako espezierik hedatuena da. Itsas bazterretik goi mendietaraino bizi daiteke. Habia gehienetan harkaitzetan egiten badu ere, besterik ezean harrobi edo zuhaitzetan egin dezake.

Gaur egun zortzi subespezie onartuta daude:

  • Corvus corax corax
  • Corvus corax varius
  • Corvus corax subcorax
  • Corvus corax tingitanus
  • Corvus corax tibetanus
  • Corvus corax kamtschaticus
  • Corvus corax principalis
  • Corvus corax sinuatus

Erreferentziak

  1. Sture Palmer, Jeffery Boswall (1981). A field guide to the bird songs of Britain and Europe. Swedish Radio Company

Kanpo estekak




Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});
license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU

Erroi: Brief Summary ( Basque )

provided by wikipedia EU
 src= Corvus corax

Erroia (Corvus corax) corvidae familiako eta passeriformes ordenako hegazti handiena da. 52-69 zentimetroko luzera izaten du, 120-130 zentimetroko hego luzera, eta 0,7-1,7 kiloko pisua. Moko beltza, sendoa eta apur bar makotua. Buztan luze samarra eta, hegan doalarik, kuneiformea (belearen buztana borobilkara da). Lumadia beltza, distira irisatuekin. Era askotako hotsak egin ditzake, ohikoenak prruk eta ko-rook karraka errepikatuak dira.

Erroiak 10-15 urtez bizi izaten da, baina batzuk 40 urte bizitzera ailegatu dira. Gazteak saldoka ibil daitezke baino helduak lurraldekoiak dira eta osatzen duten bikoteak bizi osoa irauten du.

Erroiak orojaleak eta oso oportunistak dira. Toki eta aukeren arabera zereal-bihiak, fruituak, ornogabeak, anfibioak, narrastiak, ugaztun txikiak eta hegaztiak (berek harrapatuak edo hilik aurkituak).

Ipar Hemisferio osoan aurki daiteke: Artikoan, Europan, Ipar Amerikan, Asian, Afrika iparraldeko basamortuetan eta Pazifikoko uharteetan. corvidae familiako espezierik hedatuena da. Itsas bazterretik goi mendietaraino bizi daiteke. Habia gehienetan harkaitzetan egiten badu ere, besterik ezean harrobi edo zuhaitzetan egin dezake.

Gaur egun zortzi subespezie onartuta daude:

Corvus corax corax Corvus corax varius Corvus corax subcorax Corvus corax tingitanus Corvus corax tibetanus Corvus corax kamtschaticus Corvus corax principalis Corvus corax sinuatus
license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU