dcsimg

Armiarma ( Basque )

provided by wikipedia EU

Armiarmak (Araneae ordena) zortzi hanka dituzten eta pozoia injektatzeko kelizero modifikatuak dituzten artropodo kelizeratuak dira. Munduko txoko guztietan bizi dira, Antartikan salbu, eta ia txoko ekologiko guztietan finkatu da, airean eta itsasoan salbu. 2008rako taxonomoek 109 familiatan sailkatutako 40.000 espezie inguru identifikatu zituzten[1]. Hala ere, sailkapen irizpideak ez dira homogeneoak eta nahasketa handia dago; 1900. urtetik 20 sailkapen proposatu dira armiarmentzat[2].

Anatomiari dagokionez, armiarmen eta gainerako artropodoen arteko ezberdintasun nagusia gorputzaren forma da: gorputzeko segmentuak bi tagmatan batuta dauzkate, zefalotoraxa eta abdomena hain zuzen, eta biak lotzeko pedizelo zilindriko txikia daukate. Armiarmen talderik primitiboena den Mesothelae taldean salbu, armiarmek artropodo guztien arteko nerbio-sistema zentralizatuena daukate, haien gongoil guztiak zefalotoraxean kokatutako masa bakarrean elkartuta baitauzkate. Artropodo askok ez bezala, armiarmek ez daukate muskulu hedatzailerik gorputz-adarretan; horren ordez, presio hidraulikoaren bidez luzatzen dira.

Abdomenean irun-organo modura garatu diren apendizeak dauzkate zeta ekoizteko. Zeta sortzeko sei guruin mota eduki ditzakete. Armiarma-sarea edo amarauna deitutakoa sortzeko gai dira, tamaina, forma eta zeta-kantitate askotakoak.

Izenak

Euskalkitik euskalkira izena zeharo aldatzen da. Lekeition adibidez, armiarmak parasma izena dauka.

Erreferentziak

  1. Platnick, Norman I. (2009) The World Spider Catalog, version 9.5 American Museum of Natural History . Noiz kontsultatua: 2009-04-25.
  2. Foelix, Rainer F. (1996) Biology of Spiders 198 Madison Ave. NY, New York, 10016: Oxford University Press 3 or. ISBN 0-19-509593-6 . Noiz kontsultatua: 2009-04-09.

Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});
license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU

Armiarma: Brief Summary ( Basque )

provided by wikipedia EU

Armiarmak (Araneae ordena) zortzi hanka dituzten eta pozoia injektatzeko kelizero modifikatuak dituzten artropodo kelizeratuak dira. Munduko txoko guztietan bizi dira, Antartikan salbu, eta ia txoko ekologiko guztietan finkatu da, airean eta itsasoan salbu. 2008rako taxonomoek 109 familiatan sailkatutako 40.000 espezie inguru identifikatu zituzten. Hala ere, sailkapen irizpideak ez dira homogeneoak eta nahasketa handia dago; 1900. urtetik 20 sailkapen proposatu dira armiarmentzat.