dcsimg

Madariondo arrunt ( баскиски )

добавил wikipedia EU

Madariondo arrunta edo udareondo arrunta (Pyrus communis) Pyrus generoko zuhaitz edo fruta-arbola espezie bat da, madari edo udareak ematen dituen Europan arruntena.

Ezaugarriak

Itxura

Hosto erorkorreko zuhaitza da, eta 20 m garaira irits dezake. Adaburua obala da; adaxkak arre-gorrixkak, ilegabeak eta distiratsuak dira.

Zurtoina – Azala

Zurtoina zuzena da, eta azala grisa eta zartatua.

Hostoak

Udareondoaren hostoak obalatuak edo eliptikoak, meheki zerradunak eta berde ilun distiratsuak dira; pezioloa, batzuetan, hostoa bezain luzea da.

Loreak

Martxotik maiatzera loratzen da udareondoa; hostoak baino lehen sortzen dira loreak. Loreak, korinbotan elkartuak, zuriak edo arrosak dira.

Fruituak

Udareondoaren fruituak, udare edo madariak, pomo erakoak dira, mamitsuak eta gozoak.

 src=
8 udare barietate ezker-eskuin: Williams' Bon Chrétien, bi Red Bartlett barietate, d'Anjou, Bosc, Comice, Concorde eta Seckel.


Habitata

Udareondoa planeta osoan kultibatzen da klima epeletan, baratze eta lur ureztatuetan. Udareondoaren jatorria ez da ezaguna beste espezie kultibatu batzuekin gertatzen den bezala, baina zenbait espezie europar eta asiarren hibridazioz sortu omen da.

Erabilera

  • Udareondoaren zura ebanisterian erabiltzen da.
  • Udareak garrantzitsuak dira giza elikaduran, eta gordinik, konpotan edo zuku eginda jaten dira.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Botanika.wikispaces.com webgunetik hartu da, CC BY-SA 3.0 lizentziapean.
(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});
лиценца
cc-by-sa-3.0
авторски права
Wikipediako egileak eta editoreak
изворно
посети извор
соработничко мреж. место
wikipedia EU

Madariondo arrunt: Brief Summary ( баскиски )

добавил wikipedia EU

Madariondo arrunta edo udareondo arrunta (Pyrus communis) Pyrus generoko zuhaitz edo fruta-arbola espezie bat da, madari edo udareak ematen dituen Europan arruntena.

лиценца
cc-by-sa-3.0
авторски права
Wikipediako egileak eta editoreak
изворно
посети извор
соработничко мреж. место
wikipedia EU